Udalaren baliabideak aktibatu gura ditu EH Bilduk

Imanol Beloki Unamuno 2020ko api. 3a, 20:00

Udalaren kontratupeko langileen baldintzetan eta herritarren zerbitzuetan eragin nahi dute.

Herritarrak babestea oinarri, Udal Gobernuak hartutako zenbait erabakiri buelta emateko eskatu du EH Bilduk. Udalari zerbitzua ematen dioten kontratu batzuk mantentzea erabaki duen arren Udal Gobernuak, beste erabaki batzuekin ez dira konforme agertu EH Bilduko ordezkariak.

"Kontratu batzuk etetea erabaki du Udal Gobernuak. Kontratu horiek eteteak bi ondorio ekarriko lituzke: enpresek ERTEak egitea –eta langileak kaleratuak izatea– edo Udalak soldatak ordaintzea baina enpresak dirua galduz, eta ondorioz, –zenbait kasutan– ERTE bat egitera behartzea. Bi kasuetan, zerbitzua eten beharko litzateke, eta kasu batzuetan, langileak kaleratu beharko lirateke. Kontratu etetearen aukerak, pertsonek eta enpresek jasango lituzketen kalteak handiak izango liratekeela uste dugu".

Horrekin batera, Gobernuak ezarritako dekretuarekin beste aukera bat zabaldu dela adierazi gura izan dute: "Kontratu hauek indarrean mantentzea eta langileak beste momentu batean orduak errekuperatzeko aukera ematea eskatzen dugu. Ludoteka, gaztelekua, hizkuntza errefortzuak, Auzoko, kiroldegiko hainbat zerbitzu, garbitasuneko zerbitzu batzuk… indarrean mantentzea eskatzen diogu alkateari."

Aipamen berezia

Kultur arloko kontratuen egoerari dagokionez, bertan behera utzi diren kontratuek 23.000 euro suposatzen dute eta kontratu horien ekintzak bertan behera uztea baino gehiago, atzeratzea aukera onena dela uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak