Udaleko Gizarte Zerbitzuek laguntza eskaini diete beharrean daudenei

Mirari Altube Arrese 2020ko apirilaren 1a

Argazkia: Aretxabaletako Udala.

Koronabirusak sortutako egoera dela-eta, Udaleko Ongizate Zerbitzuak laguntza beharrean egon daitezkeen herritarrei erantzuteko prest agertu dira. Horretarako udaletxeko telefono zenbakira deitu behar da 943 71 18 62, astelehenetik egubakoitzera bitartean, goizez (09:00-14:00).

"Bakarrik bizi den adineko pertsona bazara , beste arrazoi ezberdingatik ezin bazara etxetik irten,  krisiak jota ekonomikoki beharrean izanez gero…  edo norbait egoera horretan dagoela jakiten baduzu, deitu Ongizate zerbitzura", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak