Maite Arrotajauregi, Mursego: "Ikusleek klik egitea nahiko nuke orain"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko mar. 26a, 15:18

'Mursego', musikaria etxetik Huhezinema jaialdian hitzaldia egiten. Argazkia: Huhezinema

Eibarko musikariarentzako "erronka berria eta polita" izan da Huhezinema jaialdian zinemagintzako bizipenak online kontatzea. Atzo arratsaldean egin zuen hitzaldia, eta gaur, eguena, Paul Urkijok Errementari pelikularen zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruan jadungo du 17:00etan hasita. 

Zer moduz joan zaizu?

Jendaurrean zaudenean ikusitakoaren arabera, moldatzen zoaz, baina hau hiru ordutako bakarrizketa bat izan da.

Jaso duzu erantzunik?

Oraindik askorik ez, baina jasotakoak onak dira, antolatzaileek diote eurei asko gustatu zitzaiela eta harrera ona izan zuela; orain gurako nukeena da, jende askok ikustea.

Zer kontatu duzu?

Niretzako garrantzitsuak diren kantuen bitartez nire buruaren aurkezpena egin dut hasteko; izan ere, entzun duzun musikak eragina dauka gero konposatzeko orduan. Eta, ondoren, zine arloan egindako nire lanen errepasoa egin dut kronologikoki, hainbat filmen zatiak erakutsita.

Zer duzu esku artean?

Estreinatzekotan daude musikatu ditudan hainbat lan: Yo animazioko laburra, Asier Altunaren Arzak, eta Akelarre; Altsasuri buruzko filmerako musika sortzen, eskolak ematen eta kantu berriak sortzen nabil orain.

Eta nola daramazu alarma egoera ?

Ez da erraza, ofizioko, etxeko eta guraso lanak batera betetzea; musika eskolako ikasleei taldekako eta bakarkako lanak bideoen bitartez bidaltzen dizkiet, etxekoarekin irakasle lanak egiten... Ahal den moduan, guztiak moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak