Koronabirusaren hedapenari buruz osasun-agintariek egindako gomendioak eta oharrak ikusita, Udalak prebentzio neurri batzuk hartzea erabaki du, kutsatzea saihesteko. Zerbitzu publikoei dagozkienaz gain, jende asko biltzen duten ekitaldiak bertan behera geratuko direla jakinarazi du. Hortaz, biharko, martxoak 13, aurreikusita zegoen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunik ez da izango. Erositako sarreren dirua itzuli egingo dela iragarri dute eta aurrerago jakinaraziko dutela non eta noiz egingo den.
Gaineratu dute, Udalak ezinbestekoak diren herritarren kontsultak erantzungo dituela eta gertatzen diren aldaketen berri ahalik eta azkarren emango dutela.