UDAren instalakuntzak itxita eta kirol jarduerak bertan behera, gaurtik

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 12a, 12:42

UDA kirol elkarteak zera eman du jakitera: "Gaur, martxoak 12tik aurrera, eta konpetentzia duten osasun agenteek kontrakorik gomendatu arte, bere ekintza guztiak bertan behera uzten ditu eta bere instalakuntzak itxiko ditu". Futbolari, pilotari, gimnasiari eta karateari eragingo die horrek.

Erabakia hartu dute kirolarien, horien senideen eta lagunen osasuna bermatze aldera: "Covid-19aren aurrean prebentzio neurriak hartze aldera izan da erabakia. Gaixotasuna ez hedatzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu horrela eta dei egin nahi diegu UDAko kideei erantzukizunez joka dezaten".

Bestetik, U@DA proiektuaren baitan egitekoak ziren drogen inguruko tailerrak ere bertan behera utzi dituzte. Aurrerago egingo dituztela saio horiek gaineratu dute: "Egoera aldatzean berriz ere martxan jarriko ditugu tailerrak. Hortaz, hau guztia baretzean, esango dizuegu tailerrak noiz egingo diren. Jakinaren gainean izango zaituztegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak