Feminismora batzeko ekitaldiak antolatu ditu Pikarraituz asanblada feministak

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 3a, 10:13

Antolatu, feminismora batu! leloarekin bat egin du Pikarraituz asanblada feministak eta ekitaldi sorta antolatu du astebururako. Martxoaren 8a "indartsu" datorrela iragarri dute, eta borroka feministarekin bat egiteko dei egin dute.

"Pentsatu zenbat arrazoi dituzun kalera irten eta etxera ez bueltatzeko, bazterrak hankaz gora jarri eta ahotsa herriko kaleetan uzteko. Antolatu zaitez eta batu indarrak! Aurten M8 oso potente dator, eta urtero, hilabetero, astero, egunero eta batez ere momenturo moduan, zure beharra daukagu! Zure indarraren zain egongo gara, Gora borroka feminista!" aldarrikatu dute.

Egitaraua

Hona hemen aste bukaerarako antolatutako egitaraua:

Martxoak 6, egubakoitza

  • 19:00, Batzar irekia Mitarte kalean.

Martxoak 7, zapatua

  • 12:00, Buruberoki tailerra, Herriko Plazan.
  • 14:30, Tupper jana Herriko Plazan. 
  • Ondoren, Aretxabaletako emakumeekin tertulia.
  • 18:00, Xunba tailerra.

Martxoak 8, domeka

  • 10:00, Txokolatada Mitarte plazan.
  • 12:30, Kontrapoteoa; norberak bere aulkiak ekarrita.
  • 15:00, Emakumeen arteko bazkaria, mojen komentuan. Arroz entsalada gertatuko dute eta norberak eroan beharko ditu: pikatzekoa, edaria eta mahai-tresnak. 
  • 19:00, Mobilizazioa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak