Hogei bat baserritar, artisau eta merkatari elkartuko ditu Neguko Azokak

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 9a, 16:13

Bosgarrenez egingo dute Neguko Azoka Gabonen atarian. Hilaren 14an eta 15ean izango da, eta Herriko Plazan jarriko duten karpa azpian elkartuko dira artisauak, ekoizleak eta merkatariak eta horien inguruan idazleak, ostalariak, UDA, Hiruatx eta Kurtzebarri eskolako ikasleak, besteak beste.

"Tokiko produktuak, artisautza eta merkataritza sustatzeko helburuarekin dator bosgarren hau ere", adierazi du Kultura zinegotzi Ainhoa Caberok. Hona hemen ordutegia: zapatuan, 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era; eta domekan, 10:30etik 14:30era.

Hona hemen azokan izango direnak:

  • Okila taldeko kideak
  • Iban Urreta: pintura
  • Nerea Maskariano: kaxak, apaingarriak…
  • Lara Gonzalez: bitxiak
  • Mari Luz Osorio: bitxiak
  • Lara Garcia: bitxiak
  • Amaia Otadui: larrua
  • Izaro Sanchez: bitxiak
  • Gorka Lete (Mendibitzu): gazta
  • Miren Murgiondo (Etxezuri): gazta, ogia
  • Jose Lombide (ortu ekologikoa): barazkiak
  • Belar Meta: moda osagarriak
  • Kristina Hernandez: artisau produktuak
  • Orly: taberna
  • Josune Murgoitio (idazlea): liburua
  • Monika Madinabeitia (idazlea): liburua
  • UDA: errifak, arropa…
  • Hiruatx / Harreman denda
  • Kurtzebarri institutuko ikasleak: tonbola

Ikasbidaiarako dirua lortzeko tonbola jarriko dute Kurtzebarri institutuko DBHko laugarren mailako ikasleek. Euro baten truke salduko dituzte txartelak eta guztiek izango dutela saria ziurtatu dute: deskontuak, arropa, janaria, ardoa… Eta sari berezi bi ere badaudela iragarri dute: bizikleta bat eta ordenagailu bat.

Kontzertuak eta ikastaroak

Karpa abenduaren 18a arte egongo da Herriko Plazan eta azokaz gain beste ekitaldi batzuk ere hartuko ditu. Egubakoitzean, hilaren 13an, buzkantzak eta txistorra dastatzeko aukera eskainiko du UDAk (18:30). Eta hori girotzeko, Bixentak talde aretxabaletarraren kontzertua izango da (19:00) Aretxarteri esker.

Astelehenean, hilaren 16an, Hizkuntza Aniztasun tailerra emango du (9:30) Loramendi euskara elkarteak. Astelehen eta eguazten arratsaldetan, ostera, Gu Haziak Gara elkartekoek gidatuta joskintza eta kakorratza (gantxilo) saioak izango dira. Eta martitzenean, hilaren 17an, Leizarra musika eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du (18:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak