Euskararen Eguna ospatzeko kalejira, dantzak eta Euskaraldiari ongietorria

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 2a, 17:41

Euskararen Nazioarteko Eguna gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte; auzoetatik erdigunera joango dira kalejiran (18:30) eta ekitaldi nagusia Herriko Plazan egingo da (19:00). 

Euskararen baitako jai girora batzeko deia egin diete herritarrei, izan ere, 18:30ean, bi gunetatik abiatuko dira kalejirak: Santa Kurtzeko plazatxotik –Bedarreta aurrean– eta Loramendi kaletik –Euskaltegi aurreko plazatxoa–. Mitarte kaleraino joango dira musikak lagun eginda, eta gero handik, Herriko Plazara. 

Iazko Euskaraldian jasotako bizipenak eta datorren urtera begirako desirak jasoko dituen txarteltxoak zintzilikatuko dituzte plazan; txarteltxoak egongo dira betetzeko. Dantzak eta musika ere izango dira eta beste hainbat sorpresa antolatzaileek iragarri dutenez. Bukaeran, txokolate beroa eskainiko diete elkartutako guztiei.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak