Ondo hasi, eta txarto amaitu

Xabier Urtzelai 2019ko aza. 24a, 19:31

Asier Urzelai 1-0ekoa egiteko unean, aldaratzea aprobetxatu du UDAko aurrelariak.

Aretxabaletak merezi ez zuen zigorra jaso du gaur Ibarran, Beti Gazteren kontra (1-3). Lehenengo zatian aretxabaletarrak askoz ere gehiago izan direla esatea asko esatea da, baina eurenak izan dira gol aukera onenak. Barkatu egin dute, eta Beti Gaztek, ordea, ez. 

Lehenengo zatiko hasierako ordu erdian Aretxabaletak itxura txukuna erakutsi du. Gol aukera garbiak izan ditu –langara ere bota dute jaurtiketa bat– eta Asier Urzelai lesakarren opari batetaz baliatu da 1-0ekoa egiteko. Itxura ona zuen arratsaldeak. Beti Gaztek, baina, erakutsi du ofiziodun taldea dela, azkarrak direla beheko jokoan, eta aurrean jokalari arriskutsuak dituela –Urki Txoperenak, 10 zenbakidun jokalariak, buruhauste galantak sortu dizkie atzeko lerrokoei–. 

Hala, lehenengo zatian partidua berdintzearekin batera, 1-2koa egiteko kapaz izan dira. Hain zuzen, Txoperenak egin du bigarrena, atzeko lerroari eta Letona atezainari aurreratu eta buruz errematea egin ostean.

Bigarren zatian egoerari buelta emateko asmoarekin kantxaratu dira aretxabaletarrak, baina erronka horri zelan aurre egin jakin barik ibili dira berdegunean, eta Beti Gaztek hirugarrena egiteko aprobetxatu du (1-3). Seguruenik zigor gogorregia izan da Larbururen mutilendako, baina gaur Beti Gazte hobea izan da. Hala, norgehiagoka horrekin baieztatu da talde debagoiendarrendako asteburu negargarria izan dela.

Aretxabaleta:

Josu Letona, Ander Magunazelaia, Iago Zuazua, Adrian Ortiz, Beñat Illarramendi (Ibon Perez de Labeaga, 53. minutuan) Martin Asurmendi (Aitor Perez, 56. minutuan), Danel Uribesalgo (Ander Burgos, 46. minutuan), Jokin Balzategi (Markel Zubizarreta, 75. minutuan), Julen Diaz de Otazu, Urko Pamies, Asier Urzelai.

Beti Gazte:

Gorka Sanjurjo, Paulo Ramos, Oier Iantzi, Jabier Maia (Joseba Sanjurjo, 46. minutua), Aimar Ochoteco, Beñat Conde, Jon Ubiria (Unai Sagarzazu, 80. minutua), Jonan Arbelaitz (Xabier Larretxea, 78. minutuan), Urki Txoperena, Ander Ordoki (Andoni Arriola, 89. minutuan).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak