Aizkora eta harria, txapelketa eta erakustaldia

Aitor Agiriano 2019ko irailaren 29a

Herri kirol erakustaldia eta txapelketa egin dute eguerdian Aretxabaletako plazan. Aizkorari dagokionez, Iñaki Azurmendi eta Maite Ariztegi, Aratz Mugarzaren eta Irati Astondoaren aurka aritu dira; zortzi ebaketa horizontal eta trontza eginez. Harri jasotzaileen kasuan, Hodei Iruretagoiena eta Jakes Iruretagoiena, aita-semeak, eta Karmele Gisasolak egin dute erakustaldia. Azken honek, baita ingudearekin eta txingekin erakustaldia egin ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak