Puntu bakarra lortu du UDAk, etxean 0-0 berdindu ostean

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko ira. 28a, 19:58

Aretxabaletako taldeak garaipena ezagutu barik jarraitzen du denboraldi honetan. Ibarran, etxean, ezin izan dute Andoaingo Euskalduna taldea gainditu (0-0).

Denboraldi honetan jokatutako hiru neurketatik soilik bi puntu eskuratu ditu Aretxabaletako taldeak, gaur, 0-0 egin ostean, Ibarran, Andoaingo Euskalduna taldearen kontra. Bi punturekin Ohorezko Erregional Mailako 14. postuan dago UDA, eta 2019/2020 denboraldi honetan oraindik ez du garaipena ezagutzen.

Maila bereko beste norgehiagoketan, Mondrak 5-0eko jipoia jaso du Anaitasuna liderraren aurka etxetik kanpora, eta Bergarak 1-3 galdu du etxean, Urolaren kontra. Ohorezko Erregional Mailako Debagoieneko taldeek ez dute oraindik garaipenik lortu denboraldi honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak