Urolak lehen minutuetan egin zuen 0-1ekoa. Hori izan zen lehen kolpea, baina mahoneroek jakin zuten erreakzionatzen eta 25. minutuan berdinketa lortu zuten. Partidua nahiko parekatuta zegoela, deskantsuaren atarian, 1-2koa heldu zen; psikologikoki gogorra izaten den horietakoa. Bigarren zatian saiatu ziren bergararrak baina epaileak bi jokalari egotzi izanak ez zien batere lagundu. "Uste dut lehen kanporatzea gehiegizkoa izan dela, eta zela zuzenean gorria ateratzekoa. Horrek min egin digu; bigarren kanporatzea bai, justua izan da", dio entrenatzaileak. Baina epailearen lana baloratzeke, taldean "gauza asko" ikuste ditu hobetzeko: "Badago denbora eta lehengaia; etxean indartsuagoak egin behar gara".