Artizautza eta Nekazaritza Ekologikoaren Feria, sanmigeletan

Aitor Agiriano 2019ko ira. 28a, 14:31

60 postuz osatu da aurten Artisautza eta Nekazaritza Ekologikoaren XXV. Feria. Era berean, bertako Ganaduaren V. Feriak Alutzeko kantxa hartu du eta trikitilariek, joaldunek eta bertsolariek girotu dute goiza. Baita Loramendiko Tril emakume taldearen eskutik taloa jateko aukera izan ere.

Bertako produktuak ikusi, erosi eta probatzeko aukera izan da Durana kalean barrena. Aretxabaletako ekoizleez gain, Gipuzkoako toki askotako ekoizleak ere izan dira bertan; nekazaritza ekologikoan, 20 postu eta artisautzan 41 postu. Azken hauetako hamabi aretxabaletarrenak izan dira. Bestetik, urtetik urtera indarra hartzen doan bertako Ganaduen V. Feriak hartu du leku Arlutzeko kantxan. Bertan, Galartzatik eramandako zaldiak, ahuntzak, ardiak eta oiloak izan dira herritarren gozagai. Eta, nola ez, trikitilariek, txistulariek, txalapartariek...  ez dute ere hutsik egin San Migel eguna musikaz girotzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak