100 gazte inguru batu dira Otala Zelain

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 22a, 10:51

Atxabaltako Gazte Mugimenduak Gazte Eguna ospatu zuen atzo. Lehen aldiz batu ziren horretarako Otala Zelain, eta ekintza mordoa izan zituzten bertan. Mendi buelta eginda, parte-hartze handiko jolasak egin zituzten, bazkaria, eta musika kontzertuez ere gozatzeko aukera izan zuten bertaratauek, besteak beste. Hala ere, Otala Zelaitik herrira jaitsitakoan festarekin jarraitu zuten.

"Zenbait urtetan ospatu dugu Gazte Eguna, baina Otala Zelain egin dugun lehena izan da. Arrakastatsua izan dela uste dugu, gazte ugari animatu baikara. Beraz, balorazioa positiboa da. Datorren urtera begira Otala Zelain errepikatzea ez legoke txarto…", adierazi du Andoni Lapuerta Atxabaltako Gazte Mugimenduko kideak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak