Ekoizleak pozik dira tokiko haziak ematen duenarekin. Ingurura oso egokituta dagoen tomatea da eta ekoizleek zein kontsumitzaileek estimu handitan dutena. "Jendeak estimu handia dio Aretxabaletako tomateari. Entsaladan ederra da eta bestela ere, ezer barik jateko modukoa. Betea da, urtsua, azal finekoa eta oso gustura jaten da", azaldu du Alberto Martinez ekoizleak.
Gainera, gaurkoan, tokiko tomatearen gainean inork baino gehiago dakien Marc Badal ikerlariak ere hartu du parte. Badalek hazia lortzeko tailerra eskaini du eta asko izan dira interesa azaldu dutenak.