Tokiko eta sasoiko produktuak, herritarren eskura

Miren Arregi Amasorrain 2019ko ira. 21a, 15:43

Herriko baserritarrekin eta artisauekin azoka egin dute Elgetan goizean. Barazki eta fruten eskaintza ederra, ogia, marokoar gozoak, pintxoak, bizkotxoak eta postreak... Askotariko produktuak erosi ahal izan dituzte herritarrek.

Baserri bakoitzak zer nolako produktuak ekoizten dituen ezagutzera emateko azoka ederra izan ohi da gaurkoa. Ekoizleek ez dute hutsik egiten, badakite-eta herritarrek ere bat egiten dutela azokarekin. Goizekoari ukitu berezia eman nahian, tirolina bat ere ipini dute udaletxeko goiko solairutik plaza barrenera. Gainera, azoka egunarekin batera, Intxortako igoera ere jokatu da eta horrek bereziki animatu du dagoeneko ederto girotuta zegoen azoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak