Sanmigeletako herri bazkarirako txartelak salgai daude

Mirari Altube Arrese 2019ko irailaren 20a

Urtero legez, San Migel jaien barruan herri bazkaria izango da Iturrigorri pilotalekuan. Irailaren 28ann da, zapatua, eta txartelak salgai daude honako bi tabernatan: Gurea eta Urbaltz. Erosteko azken eguna irailaren 25a da, eguaztena.

Ogia eta postrea izango dira Gazteluko Haitza, Mendibitzu eta Etxezurikoa. Txartelen prezioa: helduek, 18 euro eta umeek, 13 euro. 

Irailaren 28an, 14:00etan, zabalduko dute pilotalekua eta lekua hartuko da antolatzaileen laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak