Eguenean zabalduko dute kantu afarian izena emateko epea

Mirari Altube Arrese 2019ko irailaren 18a

Sanmigeletan, irailaren 27an, egingo den kantu afarirako aurrez eman behar da izena. Horretarako epea bihar, irailak 19, zabalduko dute; Arkupera jo behar da 09:00etatik aurrera. Kuadrillaka eman behar da izena (euro bat ordainduta pertsonako) eta 500 lagunendako izango dela lekua adierazi dute Kultura Saileko arduradunek. 

Sei Pistols & Trabuko bat taldeak girotuko du afaria beste behin. Eguraldi onarekin Herriko Plazan izango da, eta bestela, Iturrigorri pilotalekuan. Eguraldi ona eginez gero egunean bertan beste 100 txartel jarriko dituztela salgai iragarri dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak