650 lagunendako paella Andramaixetako herri bazkarian

Aitor Agiriano 2019ko abu. 17a, 15:38

Mahaiaren bueltan bildu dira aretxabaletarrak herriko jaien azken egunean egiten duten bazkarian. Urtero ohikoa den moduan, lerro luzea eratu da Durana kalean barrena paella eskuratzeko. Aurten, 650 lagunendako prestatu dute arroza.

Goizeko lehen orduan herritar askok lekua hartu eta gero, eguerdian, Herriko Plazako arkupetan bildu dira kuadrilla, familia eta lagunak bapo bazkaltzeko. Nahiz eta paella izan duten menu moduan, herritar batzuk beste jateko batzuk ere eraman dituzte propio beraientzako. Eta, doako paellarik gabe gelditu den herritarrik ere izan da. Hala, azken txanpan indarrak hartu dituzte aretxabaletarrek Andramaixak borobil amaitzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak