Goizeko lehen orduan herritar askok lekua hartu eta gero, eguerdian, Herriko Plazako arkupetan bildu dira kuadrilla, familia eta lagunak bapo bazkaltzeko. Nahiz eta paella izan duten menu moduan, herritar batzuk beste jateko batzuk ere eraman dituzte propio beraientzako. Eta, doako paellarik gabe gelditu den herritarrik ere izan da. Hala, azken txanpan indarrak hartu dituzte aretxabaletarrek Andramaixak borobil amaitzeko.