Haurren festa eguna gaur Andramaixetan

Aitor Agiriano 2019ko abu. 16a, 13:21

Beñat Zubizarreta Uribarren eta Janire Iglesias Salaberriak, alkate eta alkate orde txikiak, pregoia irakurri eta txupina botaz ekin diote herriko umeak protagonista dituen jai eguna ospatzeari. "Jai zoragarriak pasatu" ozen esan du Salaberriak eta bonba japoniarrekin batera parranda egunaz gozatzen hasi dira.

Tartean, Unai Elkoro alkateak jarri die zapia alkate txiki eta alkate txiki orde direnei. Dena den, lagunartean jolasten aritzeaz gain, goxokiak eros ditzaten euro bateko txartelak banatuko dizkiete herriko haurrei eta Leintz bailarako 81. txirrindulari lasterketako sariak ere banatuko dituzte, besteak beste. Zirku tailerra, Potxin eta Patxin pailazoak, tailerrak, puzgarriak... denetarik izango dute gozagai.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak