Tartean, Unai Elkoro alkateak jarri die zapia alkate txiki eta alkate txiki orde direnei. Dena den, lagunartean jolasten aritzeaz gain, goxokiak eros ditzaten euro bateko txartelak banatuko dizkiete herriko haurrei eta Leintz bailarako 81. txirrindulari lasterketako sariak ere banatuko dituzte, besteak beste. Zirku tailerra, Potxin eta Patxin pailazoak, tailerrak, puzgarriak... denetarik izango dute gozagai.