"Oso erantzun ona" izan dute Portasol auzoko jaiek

Eneko Azurmendi 2019ko uzt. 21a, 17:31

Orotariko ekintzak izan dituzte asteburu guztian Aretxabaletako Portasol auzoko jaietan, eta batzordeko kideen esanetan, "oso erantzun ona" izan dute, egubakoitzetik hasi eta gaur arte. Oraindik, gainera, bada zertaz gozatu, gauean amaituko dituzte eta jaiak.

Batzordeko kideen esanetan, bart gaueko su artifizialak "oso arrakastatsuak" izan dira –auzotar batzuek bota zituzten–. Horrez gain, batzordeko kide Iurgi Etxebarriak azaldu duenez, egubakoitzean jende ugari gerturatu zen kaletik eta gauera arte giro bikaina egon zen. "Zapatuko pintxo-poteak ere izugarrizko arrakasta izan zuen. Gainera, eguraldiak lagundu egin digu. Beraz, gustura gaude".

Jaien amaierara dantzan iritsi dira; Basotxoren eskutik dantzaldia egon da Zaraiako aparkalekuan. Ostean, auzoko nagusiena eta gazteena omendu dituzte; nagusiena izan da 93 urte dituen Karmen Baleztena Mutuberria; eta gazteena, urtarrilaren 5ean jaio zen Lia Anduaga Cortes. Bukatu aurretik zozketa egin dute eta sarituak izan dira Nieves Arana (ferian izan diren artisauek emandako produktuekin osatutako saskia) eta Beatriz Gutierrez (lau lagunendako afaria Goiaran jatetxean).

Erlazionatuak

Portasol auzoko jaiak bero-bero

Mirari Altube Arrese 2019 uzt 20 Aretxabaleta

Portasol auzoko jaiak

Mirari Altube Arrese 2019 uzt 20 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak