Buruhandiak eta erraldoiak gerturatu ziren umeen gozagarri; kantu poteoko kideak ere bai euskal kantekin girotzeko bazterrak eta patata tortilla txapelketaren inguruan ere jendea erruz elkartu zen. Atzo hasiera emanda, beste bi egun dituzte, aurrez aurre, ekitaldiz gainezka.