Atxabalta Mugi egitasmoak antolatuta kirolaren eta elikaduraren gaineko argibideak emango ditu Andere Etxabe dietista-nutrizionistak. Hona hemen erantzungo dituen galderetako batzuk: "Zer jan behar dut proba aurretik, bitartean eta ostean? Gosalduta edo baraurik entrenatzea hobe? Kirol osagarriak (gelak, isotonikoak, errekuperanteak, multibitaminikoak…) beharrezkoak dira?".
Aurrez izena eman behar da Ibarra kiroldegiko harreran: 943 03 98 42.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.