Jai giroan egin diote harrera Realari aretxabaletarrek

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 16a, 12:18

Oihana Aldai atezainak ekarri du Kopa etxera, Aretxabaletara, eta herrikideek ez diote hutsik egin. Ikastetxeetako neska-mutikoek, lanetik irten diren helduek, nagusiek... Herriko Plaza bete-bete egin dute joan den zapatuan Erreginaren Kopa irabazi zuten Realeko jokalariei ongietorria egiteko.

Unai Elkoro alkateak egin die harrera Kurtzebarri institutuko balkoian, eta Leintz Arizmendiko infantil mailako hainbat jokalarik oparia eman diete Udalaren izenean; UDAk ere eman dio bertako kamiseta Oihana Aldairi. Izan ere, Aldai izan da protagonista gaur, Aretxabaletan. Kantuan egin dute gero, jokalariek eta herritarrek elkarrekin.

Arrasaterako bidea hartu aurretik argazkiak atera gura izan dituzte gaztetxoek eta ez hain gazteek jokalariekin, eta sinadurak ere eskatu dizkiete.

Erlazionatuak

Leku bera, protagonista ezberdinak

Itziar Larrañaga Sarasola 2019 mai 16 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak