Leku bera, protagonista ezberdinak

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko mai. 16a, 17:57
Mugitu irudia beheko konparaketan.

Aretxabaletako plaza goraino beteta ikusten da bi argazkietan, baina UDAK Twitter bidez azaldu duen moduan, 38 urteko aldea dago batetik bestera. 1981ko Ligako irabazleak batean, 2019ko Erreginaren Kopakoak bestean, baina ilusio bera pizten dute herrian biek.

Realeko mutilek Aretxabaletako plaza bete zuten 1981ean. 2019an argazkia oso antzerako da, baina kasu honetan, Oihana Aldairen eskuan ikusi dute kopa aretxabaletarrek udaletxeko balkoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak