Herritarrek egindako harrerarekin "gustura" idazleak

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 11a, 12:30

Azken lanen berri eman gura izan diete lau idazle debagoiendarrek eta soraluzetar batek herritarrei, eta Herriko Plazan elkartu ziren liburuak aldean hartuta egubakoitz iluntzean. "Uste baino jende gehiago gerturatu zaigu eta oso gustura gaude", zioten horiek. Idatzitako lanen berri eman zuten ikusminak jota hurreratu zirenei eta sinatu ere egin zituzten liburuok.

David Agirre, Luis Jose Errasti eta Monika Madinabeitia aretxabaletarrek, Josune Murgoitio arrasatearrak eta Angel Mario Fernandez soraluzetarrak oraintsu argitaratutako liburuak erakutsi zituzten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak