VI. Euskarazko Tesien saria, Agirreurretarentzat

Aitor Agiriano 2019ko api. 18a, 11:00

EHUk eta Euskaltzaindiaren iker sailak antolatutako 2018 Koldo Mitxelena saria jasoko du Juan Mari Agirreurretak, Jean-Paul Sartreren filosofiaren ikerketagatik

2008an, Euskal Herriko Uniber-tsitateak eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien Koldo Mi-txelena saria sortu zuten, eus-karazko ikerketa bultzatu eta sustatzeko asmoz. Bost jakintza-arlotan daude banatuta sariak: Zientzia, Ingeniaritza eta Arki-tektura; Osasun Zientziak; Artea eta Giza Zientziak; eta Gizarte eta Lege Zientziak, hain zuzen. Hain zuzen, Gizarte eta Lege Zientziak jakintza- alorrean es-kuratu du Juan Mari Agirreu-rretak Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena saria, Jean-Paul Sartreren filosofiari heltzen dion ikerketagatik.

EHUk eta Euskaltzaindiaren Iker sailak bi urtean behin antolatzen dituzte sari hauek. Nola animatu zinen zure euskarazko tesia bertara aurkezten?

Doktore-tesia 2017ko irailean defenditu nuen, EHUn, Donostiako Filosofia Fakultatean. Emaitza oso ona izan nuen orduan, eta oso pozik nengoen. Gainera, Jakin argitaletxeak tesiko ikergaiari dagokion atala argitaratu zuen handik hilabete gutxira. Hau da, nik tesian euskaratu eta aztertu nuen testua bera: Jean-Paul Sartre, Begirada (Jakin, 2017). Hori horrela, sari horren deialdia irakurri nuenean, nire lana aurkeztera animatu nintzen.

Zer jasotzen du aurkeztu duzun tesiak?

Ikerketak Jean-Paul Sartreren filosofiari heltzen dio, zehazki bere obra nagusia den Izatea eta Ezereza (L'être et le néant, 1943) tratatu filosofikoari. Sartreren tratatuak existentzialismoaren oinarri teorikoa ezarri zuen; eta, nire ustez, Filosofian idatzi den liburu bikainenetakoa da. Ikergai gisa, ordea, obra mardul horren atal esanguratsu bat hautatu nuen, Le Regrad; tesirako propio eskuratu nuen, hain zuzen ere: Begirada

Zein izan da prozesua lana gauzatzeko?

Funtsean, tesian aztertzen dudana zera da, nola ezkontzen diren Sartreren filosofia eta filosofia horren adierazpena; alegia, nola lotzen zaion testuaren jomuga teorikoa idaztankerari. Ikerketa prozesuak hiru atal nagusi ditu: horietako lehenengoa, teorikoa, ikerketaren eremua zedarritzen duena; bigarrena, berriz, enpirikoa, diskurtsoegituraren argitan testua handik eta hemendik arakatzen duena; eta, azkenik, hirugarrena itzulpena bera izan da.

Denbora luzeko ikerketak izaten dira hauek. Zenbat denbora igaro da lanean hasi eta azken emaitza lortu duzun arte?

Tesiarekin 2012ko irailean hasi nintzen lanean eta 2017ko irailean defenditu nuen. Beraz, zehatz-mehatz, bost urte. Baina tira, filosofia eta Sartre bera irakurtzen urteak neramatzan jada.

Espero zenuen Gizarte eta Lege Zientzia jakintza-arloko Euskarazko Tesien saria jasotzea?

Egia esan, oso pozik nago. Pentsa, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak aitortu didate saria! Doktore-tesi bat egin duenak eta egiten saiatu denak ondo baino hobeto daki zer bide luzea eta neketsua den ikerketarena, zenbat buruhauste eta ahalegin dakartzan horrek. Sariak izugarri poztu nau, batez ere, bost urte luzez isilean eta bakarrik egindako lan guztia gogora ekartzen didalako eta lanean jardundako denbora horretan guztian izandako zalantza eta bakartasun horretan ez nuelako amorerik eman.

Maiatzaren 6an, Bilbon, jasoko duzu saria; diploma eta 2.000 euro gordineko zenbatekoa jasoko duzu, hain zuzen. Zer egiteko asmoa duzu eskuratutako sariarekin?

Egingo dudan lehenengo gauza, saria jasoko dudan egun horretan bertan, etxekoak bazkaltzera eraman eta gonbidatzea izango da. Ondoren, egia esan, ba, ez dakit, udan izango dugu non ospatu...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak