Gu Haziak Gara elkarteak maskarak egiten ikasteko saioa antolatu du eta hori gidatuko dute Helena Azkarragaurizar eta Joana Manzisidor artista arrasatearrek. Atzera utzitako materiala berrerabilita diseinatuko dituzte maskara horiek, eta gero, josi. Saioaren prezioa 15 euro da –materiala barruan–.
Izena emateko –12 urtetik beherakoak nagusi batekin– eta argibide gehiagorako bideak hona hemen: 688 62 37 18 eta guhaziakgara@ gmail.com.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.