Jon Urdinetak eta Amaia Garciak irabazi dute bikote mistoen frontenis txapelketa

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 27a, 13:08
Finalistak, partidu ostean.

Atzo jokatutako partiduen ostean, goizean jokatu dituzte Aretxabaletako bikote mistoen frontenis txapelketako finalaurreko partiduak eta baita erabakigarria izan den finala ere. Lierni Zangituk eta Luis Fernandezek jokatu dute Jon Urdinetaren eta Amaia Garciaren kontrako finala. Azkenean 25-16 irabazi dute Urdinetak eta Garciak.

Atzo, zapatua, ekin zioten zortzi bikote mistok Aretxabaletako frontenis txapelketari. Antolatzaileak oso gustura zeuden guztira zortzi taldek parte hartu zutelako; horietako sei aretxabaletarrez osatutakoak izan ziren, beste bat oñatiarrek, eta bestea Leintz Gatzagakoek.

Finalaurrekoak jokatu dituzte gaur. Lehenengo, Lierni Zangitu eta Luis Fernandez, Dorleta Elkorobarrutiaren eta Iraitz Diazen kontra aritu dira, eta gero, Amaia Garciak eta Jon Urdinetak, Ibone Arrietaren eta Kepa Grucetaren aurka jokatu dute.

Finala Jon Urdinetak eta Amaia Garciak irabazi dute, Lierni Zangituren eta Luis Fernandezen kontrako partiduan 25 eta 16 eginda. Oihana Mataren esanetan, hasiera oso berdindua izan dute eta partidu erdira iritsi baino lehenago, Urdineta eta Garcia aurreratu egin dira. Urdinetak gainera, oso egun ona izan du eta tanto politak egin ditu. Zangitu eta Fernandez ere nahiko ondo ibili dira, baina aurreko partiduetan baino huts gehiago egin dituzte finalean, nahiz eta Zangituk lan ona egin duen defentsan.

Datorren urterako ere, gogotsu

Normalean azaroan egin izan dute frontenis txapelketa eta aurten beste gauza batzuk tarteko, ezin izan zuten data horretan egin. Horregatik, batzuk uste zuten ez zutela berriro antolatuko. Dena den, antolatzaileak oso gustura gelditu dira bi egunek eman dutenarekin eta jaso dituzten eskertzen datorren urtean antolatzeko gogoa ere piztu die.

Erlazionatuak

Erabaki dira finalaurrekoetarako bikoteak

Amaia Txintxurreta Guridi 2019 urt 26 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak