Bikote mistoen frontenis txapelketan aurreikusita zeuden zortzi bikotek hartu dute parte. Horietatik sei aretxabaletarrek osatutakoak izan dira, beste bikote bat Oñatitik etorri da, eta beste bat Leintz Gatzagatik.
Finalaurrekoak eta finala, bihar
10:00etan Lierni Zangitu eta Luis Fernandez, Dorleta Elkorobarrutiaren eta Iraitz Diazen kontra arituko dira biharko finalaurrekoetan. Eta 10:30ean, Amaia Garciak eta Jon Urdinetak, Ibone Arrietaren eta Kepa Grucetaren aurka jokatuko dute.
Antolatzaileak, pozik
UDAk antolatutako partiduekin, gustura daudela adierazi du Oihana Matak: "Gaurkoarekin oso pozik gaude eta jendeak asko eskertu digu ohikoak ez diren halako ekintzak antolatzea".