Lekaixokaren lehen bertso saio musikatua, eta ez azkena

Miren Arregi Amasorrain 2019ko urt. 12a, 12:00

Lekaixoka bertso eskolako kideek bertso saio musikatua eskaini zuten, atzo, Aretxabaletako Orly tabernan. Modu horretan egin zuten lehenengoa izan zen, eta ez da azkena izango, formatu egokia dela ikusi baitute.

Ibon Leibar Txinbo bergararrak egin zituen gai-jartzaile lanak eta bertsotan, Lekaixokako kideek egin zuten. Oier Sarasuak eta Aitor Ziardegik lagundu zieten musikarekin. Herritarrak ere animatu ziren saioa ikustera eta giro ederra izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak