Pozik jaso dute garaikurra Idoia Elexpuruk eta Uxue Erañak, eta erakusleiho dotorea izaten egindako ahaleginaren saritzat hartu dute.
Amaia ume-dendaren jabe Amaia Elorza ere pozik agertu da. Saritutako esaldia honako hau izan da: "Zentzumenak: Ukitu maite dituzunen bihotzak; usaindu egur errearen berotasuna; Ikusi Olentzeroren irribarrean; Entzun etxeko txikien algarak; Dastatu familiako momentu goxoak; Sentitu gure bezero izateagatik bihotz-bihotzez ematen dizkizuegun eskerrak!"