Urte zahar egunean presoak gogoan

Mirari Altube Arrese 2018ko abenduaren 25a

Kurtzebarrin egindako elkarretaratzea 2016an.

Ohiturari jarraituz presoak izango dituzte gogoan urteko azken egunean. Kurtzebarri mendian zein Herriko Plazan elkartuko dira aldarrikapenak egiteko.

Kurtzebarri tontorrean 11:00etan egin dute hitzordua. Orain presoak dinamikarekin bat eginez lau haizetara zabalduko dute Euskal presoak Euskal Herrira.

Iluntzean, ostera, Herriko Plaza barrenean egingo dute ekitaldia, 19:00etan; elkarretaratzea lehenengo eta brindisa gero.

Urtarrilaren 12an manifestazioa Bilbon

Sarek urtarrilaren 12rako Bilbon deitutako manifestazioa gogorarazi dute. Hara joateko autobus bi antolatu dituzte Aretxabaletan; bata, 11:00etan abiatuko da, eta bestea, 15:00etan (bien itzulera bukatutakoan). Txartelak salgai jarriko dituzte honako hiru tabernatan: Urbaltz, Azkena eta Gurea. Goizeko autobusa hartuz gero prezioa da 11 euro, eta arratsaldekoarena, 10 euro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak