Laugarrenez antolatu du Udalak Neguko Azoka, eta beste behin harrera beroa jaso du herritarren aldetik. Jatekoarekin betetako postuak -barazkiak, ogia, gazta...-, herriko artistek egindako lanak -bitxiak, zapiak, pintura-lanak...- eta Aretxarteko hainbat merkatariren produktuak izan dituzte eskura gerturatu direnek. Josune Murgoitio idazle eta artista ere han izan da eta Hiruatxek eta Harremanek hainbat ekimen solidariotarako dirua batzeko jarri dute postua, besteak beste Oñatik Hotz Oñati eta Hermasoloña elkarteei laguntzeko euren ekimenetan.
UDAko kideak ere bertan izan dira elkartearen arropa eta loteria saltzen. Eta esklerosi anizkoitza duten gaixoei laguntzeko ekimenarekin bat egin duenez jertseak jarri ditu salgai dirua batzeko. Egubakoitz iluntzean, gainera, buzkantza dastatzea egin zuten han UDAko kideek, eta lepo bete zen karpa, giro ezin hobea sortuz.
Zapatua poliki-poliki joan da berotzen, eta hainbat gerturatu dira Gabonetarako opari bila. Domeka goizean ere izango dute aretxabaletarrek beste bueltatxo bat emateko aukera.