Udal ordezkariek, feministek eta herritarrek bat egin dute indarkeria matxistaren aurka

Mirari Altube Arrese 2018ko aza. 26a, 10:17

Indarkeria matxistaren kontrako egunaren bueltan deitutako elkarretaratzeak hainbat aretxabaletar elkartu zituen Herriko Plazan. 

Aski da leloaren atzean elkartu ziren Udal ordezkariak. Herriko talde feministetako ordezkariek, ostera, Eraso sexistarik ez! leloa erabili zuten, eta autodefentsa feministaren aldeko aldarria egin.

Ildo horretatik datorren zapatuan, abenduaren 1ean, autodefentsa ikastaroa egingo dute Udalak eta Aretxabaletako Erdu Talde Feministak antolatuta. Ibarra kiroldegian izango da eta ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Izena aurrez eman behar da (azaroaren 20tik 27ra bitartean) Arkupen edo honako helbidean: berdintasuna@aretxabaleta.eus.

Erlazionatuak

Biktimak babesteko konpromisoak hartzen

Mirari Altube Arrese 2018 aza 23 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak