Aurten, hiru talde sortu dituz- te: haurren taldea (8 urtetik) egubakoitzetan elkartuko da, 18:15ean, eta irakaslea Haizea Arana izango da. Gaztetxoen taldeak (14 urtetik) astelehena du lanerako egun, 16:30ean, eta Martin Berrizbeitiak gidatzen ditu eskolak. Eta helduen taldea asteazkenetan elkartzen da, 19:00etan, Ane Zuazubiskar ber- tsolari arrasatearrarekin.
Gero eta heldu gehiago
Loramendi elkartearen bueltan sortutako bertso eskolak hamar urte bete zituen iaz: "Lekaixoka izenarekin urte gutxiago dara- matzagu; lauzpabost, esango nuke", dio Martin Berrizbeitiak, Lekaixokan sorreratik dagoen kideak. "Joan-etorri handia izan da taldean, eta kideok izan dugu eboluzio bat. Taldeak berak, ostera, antzeko dinamikarekin jarraitzen du lanean; hau da, helburua izanik ondo pasatzea eta bertsozaletasuna sustatzea", adierazi du. Pozik dago, gainera, helduen mahaiaren bueltan gero eta gehiago direlako.
Gazteen artean eragiten
Ikasle izateaz gain irakasle ere izango da Berrizbeitia aurten; gazteen taldeko gidari, hain zu- zen ere: "Ez da samurra gazteen artean eragitea; nik esango nuke beranduxeago gerturatzen dire- la bertsolaritzara horiek". Dena den, antolatu dituzten azken saioetan ikusle gazteak oso gus- tura igarri dituela dio; sanmi- geletako balkoitik balkoirako saioan, esaterako.
Bertso eskola hizkuntza lan- tzeko eskola ere izan daiteke, umeen kasuan, esaterako: "Bai- na ez du zerikusirik eskolako dinamikarekin, era ludikoan lantzen da. Gazteen artean, os- tera, klaseak teknikoagoak dira".
Bi bertso saio laster
Berrizbeitiak berak jendaurrean jardun ohi du bertsotan; gaine- rako kideak, ostera, ez hainbes- te: "Bertsotan egiteko gai den jendea badago taldean, bai ho- rixe, baina norberak hautatzen du zein pauso eman gura duen".
Herrian bertsozaletasuna sus- tatzeko ahalegin horretan, aza- ro eta abendua bitartean, bi saio antolatuko dituztela iragarri dute Lekaixoka bertso eskolako kideek.