Biharko egitaraua
Udaletxe zaharrean arratsaldeko seietan irekiko dute taberna, eta, horrekin batera, jaiak hasiko dituzte. Lehenengo musika emanaldia Sara Alonsoren eskutik izango da, 20:00etan hasita. Kontzertu hori amaitzen denean, Jasan taldearen txanda izango da, eta, harekin, jaietako lehenengo egunari amaiera emango diote.
Zapatuko egitaraua
Etzi, zapatua, San Migel eguna ospatuko dute Aretxabaletan eta eguerdiko hamabietan irekiko dute taberna; egun osoan zabalik egongo da. Gaueko hamaiketan, Pololos DJ Set-en emanaldia hasiko da eta ordubete geroago, eta gaueko ordu bata arte, Happy Our izeneko ekintza antolatu dute. Hori izango da, bada, aurtengo jaiak amaitzeko modua. Urtero legez, herritar guztiak, ume, gazte eta heldu, udaletxe zaharrera gonbidatuta daude Aretxabaletako Gazte Ekimenak prestatu duen egitarauaz gozatzera.