Irailak 28, egubakoitza
- 19:00 BERGARAKO ERRALDOI ETA KILIKIEN KONPARTSA, Bergarako gaiteroekin batera
- 21:00 KANTU AFARIA. Herriko plazan edo Iturrigorri frontoian, eguraldiaren arabera "Sei Pistols & Trabuko bat" taldearekin. Izen-ematea: Kuadrillaka, Arkupen. Plaza mugatuak (500 pertsona). Eguraldi ona badago egunean bertan beste 100 tiket gehiago salduko dira. 1€ pertsonako.
Irailak 29, zapatua
- 10:00 DIANA Aretxabaletako txistulariekin
- 10:00-14:00 Artisautzaren eta Nekazaritza Ekologikoaren XXIV. FERIA, Durana kalean, eta Bertako Ganaduaren V.FERIA, Arlutz kantxan
- 10:30 Loramendiko Iristu gazte taldeak antolatutako tonbolaren irekiera
- 10:30 Loramendiko Tril emakume taldeak antolatuta, TALO TXOSNA. Pagaldai tabernan.
- 11:30 Leizarra Musika Eskolako TRIKITILARIAK kaleetan zehar
- 12:30 Lekaixoka bertso taldeak antolatuta, Balkoitik balkoirako saioa: Jon Maia eta Sebastian Lizaso, Durana kalean
- 12:45 TXALAPARTA Durana kalean
- 13:00 Simon Otxandategi taldearen JOALDUNAK. Aretxabaletako kaleetatik zehar
- 14:30 Herri Bazkaria, Iturrigorri frontoian
- 18:00 BOLO TXAPELKETA. Bolatokian. Izen-ematea 10 euro. 1.saria: urdaiazpikoa eta batutako diruaren %40a. 2.saria: urdaiazpiko-paleta eta batutako diruaren %25a. 3.saria: batutako diruaren %20a. 4.saria: batutako diruaren %10a.
- 19:00 'Beinke-Loramendi' dantza emanaldia, herriko plazan
- 20:00-21:30 eta 22:20-00:30 ALAIKI taldea, herriko plazan
Irailak 30, domeka
- 10:30 Basotxo elkartearen eskutik DOKE TXAPELKETA, Basotxo aurrean
- 11:00 DIANA, Aretxabaletako gaiteroekin
- 13:00 HERRI KIROLAK, Herriko Plazan. 1. atala: aizkolariak, iparraldeko jokoak eta harri jasotzaileak erakustaldia. 2. atala: norgehiagoka. 3. atala: Motozerra froga. 4. atala: harri jasotzaileen agurra.
- 16:00 XXVI. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA. Herriko plazan. Garaikurra, txapela eta dirua emango zaie lehenengo sailkatuei. Izen-ematea: 15:15etik 15:45era, 20 euro.
- 19:00 SAN MIGELETAKO KONTZERTUA Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik, musikariak eta dantzariak lagun dituztela. Iturrigorri frontoian.