Ikusmina sortu du bigarren eskuko bizikleta azokak

Mirari Altube Arrese 2018ko ira. 20a, 16:40

Mugikortasunaren Europako Astearen barruan bigarren eskuko bizikleta azoka antolatu zuen beste behin Udalak. Herriko Plazan erakutsi zituzten atzo arratsaldean bizikletak, patineteak, umeen motor txikiak, patinak eta beste marteriale mordoa. Eta ume zein guraso asko gerturatu zen horiek probatzera eta erostera.

Guztira, 82 produktu jaso zituzten antolatzaileek eta horietatik 29 saldu. "Aurretik ere begiz jota zeuden bizikleta gutxi batzuk eta horiek segituan saldu ziren. Gainerakoa saltzea gehiago kostatu zen, baina azkenean pozik gaude emaitzarekin", zioten Udal teknikariek.

Aretxabaleta Lanbide Eskolako ikasleek, ostera, eskolan bertan egindako ibilgailua erakutsi zuten. Ibilgailu horrek mugikortasun iraunkorra sustatzea helburu duen Muisu Fundazioak antolatutako Euskelec lehiaketan bigarren postua eskuratu zuen, uztailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak