Aste bukaeran, Puntaik Punta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko eka. 14a, 16:12
Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailaren postua iazko jaialdian.

Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta, Puntaik Punta bidezidorren jaialdia egingo da bihar hasi eta domekara bitartean Aretxabaletan; natura eta kultura ardatz hartuta, publiko zabalarentzako askotariko ekitaldiak izango dira, doan, eta kalean.

Leintz Gatzagari eta Bergarari lekukoa hartuta naturarekin eta kulturarekin lotutako ekitaldi askoren erdigune izango da asteburuan Aretxabaleta hirugarren Puntaik Punta bidezidorren jaialdiarekin. “Helburu berarekin hasi zen Mankomunitatea Mundumira jaialdia antolatzen, baina hainbat arrazoirengatik bertan behera geratu zen; orain dela hiru urte, formatua aldatu genuen, eta guk hartu genuen aurtengoa prestatzeko erronka”, dio Aretxabaletako alkate Unai Elkorok.

Kalean eta doan

Ekitaldi gehienak Aretxabaletan izango diren arren, Debagoieneko beste herri batzuetan ere bisita gidatuak daude (ikus taula). Publiko zabalarentzako ekitaldiak dira guztiak, kalean eta doan –domekako mendi ibilaldia eta dantza afrogaraikide ikastaroa izan ezik–. Senderismo Azoka, tailerrak, kontzertuak eta bestelako ikuskizunak eta ibilaldiak proposatu dituzte: “Maila askotariko ibilaldiak daude: familian egitekoak, zailtxoagoak, eta domekakoa, saiatuagoak joatekoa. Derrigorrezkoa da aurrez izena ematea, plaza mugatuak dituzte askok. Tailerretan ere aukera zabala dago: naturarekin lotutakoak, dantza, argazkia...".

Musikan ere denentzako aukerak eskaini nahi dituztela dio Elkorok, eta "horregatik, aurrekontuaren zati handi bat" arlo horretara bideratu dutela: “Bihar izango diren Pirritx, Porrotx eta Marimotots, batzuendako, eta Kepa Junkera & Sorginak, beste batzuendako, sarrera onak dira jaialdian murgiltzeko”. Horiez gainera, Nogen, Skakeitan, Beriba batukada, Kiki, Koko eta Moko pailazoak gonbidatu dituzte, baina herriko musikariei ere tokia eginez: “Zapatuan, eurek proposatu ziguten moduan, eguerdian, Screamers & Sinners izango da Mitarte kalean, eta toki berean, arratsaldean, Krisis”.

Eguaztenean, saio berezia

Jaialdiak iraun bitartean, jarraipena egingo dio Goienak sarean; eta astelehenean, Hemen Debagoiena saioan erreportajea eskainiko dute; eguaztenean, berriz, saio berezia izango da telebistan, 21:00etan eta 23:00etan.

Jaialdiko egitaraua

Ekainak 15, egubakoitza

• 09:30 Mendi ibilaldia: Aretxabaleta-Larrino elizateaUrkulu urtegia-Aretxabaleta.

• 10:00 Mendi ibilaldia: Arrasate-MurugainAretxabaleta (ingelesez).

• 16:00 Ibilaldia eta tailerra, Mojetan: Sendabelarrak ezagutzen .

• 17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia, Herriko Plazan.

• 19:30 Beriba batukadaren emanaldia, Durana eta Mitarte kaleetan.

• 22:30 Kepa Junkera & Sorginak taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

• 00:00 Izarrak ikustera joateko irteera, Herriko Plazatik abiatuta.

Ekainak 16, zapatua

• 08:30 Mendi ibilaldia: Degurixara, Arantzazuko Parketxearen eskutik.

• 09:30 Espeleoabentura Oñatiko Arrikrutz kobetan.

• 09:30 Ibilaldia familian: Uretsen bidea, Zaraia Mendi taldearen eskutik.

• 09:30 Nordic walking irteera: Urkulu urtegiari bira.

• 10:00 Mendi ibilaldia: Elgeta-Azkonabitza-KarabietaEgoarbitza-Elgeta, Elgetako Kantsatzeke mendi taldearen eskutik.

• 10:00 Dantza afrogaraikide ikastaroa Arkupen, Jaki Elkartearen eskutik.

• 10:00 Kartografia eta orientazio tailerra, Arkupen.

• 10:00 Naturatik ikasten Argazki tailerra, Arkupen.

• 12:00 Hamaiketako osasuntsua, Durana kalean.

• 12:00 Haurrentzako emanaldia: Kiki, Koko eta Moko pailazoak, Herriko Plazan.

• 13:00 Screamers & Sinners taldearen kontzertua, Mitarte kalean.

• 16:00 Ibilaldia eta tailerra, Mojetan: Sendabelarrak ezagutzen.

• 16:30 Ibilaldia: Gatz Bidie, Leintz lotzen, Gatzbide Ekimenaren eskutik.

• 17:00 Bisita gidatua: Oñati, muino ugariko tokia.

• 17:00 Bisita gidatua: Aretxabaleta ezagutu: bainuetxeen herria.

• 18:00 Krisis taldearen kontzertua, Mitarte kalean.

• 20:00 Nogen taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

• 22:30 Skakeitan taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

Ekainak 17, domeka

• 07:00 Aretxabaletako X. Mendi Martxa, Herriko Plazatik abiatuta, Murrukixo taldearen eskutik.

• 09:00 Mendi ibilaldia: Eskoriatza-Apotzaga-GalartzaAretxabaleta.

• 09:30 Mendi ibilaldia: Aitzulo-Debagoieneko lehioa.

• 09:30 Mendi ibilaldia: Arrasate-MurugainAretxabaleta.

• 10:00 Elgeta 1936-1937: Intxortako ibilbide gidatua .

• 11:00 Haurrentzako tailerra: Etorkizuna ereiten, Cristina Enea Fundazioaren eskutik, Herriko Plazan.

• 12:00 Tailerra: Belar pozoitsuak ezagutu, Aranzadi Elkarteko Jose Antonio Aperribairen eskutik, Mojetan.

• 12:30 Zirku tailerra, Herriko Plazan.

• 13:00 Trikitilarien kalejira

Oharra: Mendi ibilaldietan eta bestelako ibilaldietan, tailerretan eta bisita gidatuetan parte hartzeko derrigorrezkoa da, aurrez izena ematea; deitu 943 79 64 63 edo 943 71 89 11 telefonoetara edo idatzi, Puntaikpunta@debagoiena.eus helbidera. Ibilaldi guztiak doan dira, Murrukixoren irteera izan ezik (10 euro). Puntaik Punta jaialdiaren informazio osagarria eskuragarri dago Debagoieneko Mankomunitateko atarian; hau da, Turismodebagoaiena.eus helbidean.

Bestelako bisita gidatuak

Jaialdiaren erdigunea aurten Aretxabaleta bada ere, Debagoieneko beste herrietan ere badago zer ikusi.

• Bergara Monumentala Bergarako erdigunean bisita gidatua. (943 76 90 03)

• Laboratorium museoa Bergaran (943 76 90 03).

• Ibarraundi museoa Eskoriatzako museoa (943 71 54 53).

• Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Migel parrokia Oñatin (943 78 34 53).

• Arrikrutz kobak Oñatin (943 08 20 00). • Arantzazu Debagoieneko Informazio eta Interpretazio Zentroa (943 79 64 63).

• Arantzazu Parketxea Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa (943 78 28 94).

• Txokolateixia Txokolateari buruzko Interpretazio Zentroa, Oñatin (630 431 549).

• Gatz Museoa Leintz Gatzagan (943 71 47 92).

Oharra: Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak