Kulturartekotasun Hezkuntza zer den Amelia Barquinek berak azaldu du:
"Agi denez, gure gizartea gero eta kulturanitzagoa da. Egoera horretan gero eta gehiago entzuten da Kulturarteko Hezkuntzaren premia. Zer da bada Kulturarteko Hezkuntza? Hitz gutxitan, gizarte anitz –eta kultur anitz– batean modu baketsuan eta aberasgarrian bizi ahal izateko ikas/irakaskuntza. Ikaskuntza horren ardatzak honako hauek izango dira: errealitatearen ulermen kritikoa, beste pertsonekiko errespetua, komunikaziorako gaitasuna, solidaritatea eta pertsonen eta kulturen arteko elkarlaguntza. Justiziaren aldeko jarrera da funtsezko balioa. Herritartasunerako hezkuntzaren barruan kokatu ahal dugu.
Ziur aski, gure gizartea gehiago da "kultur anitza" "kultur artekoa" baino. Autoktonoen artean, jarrera adeitsuen ondoan, mesfidantza batzuk ere aurkitzen ditugu. Gizartearen parte batek joera "asimilazionista" du eta nahiago luke migratuei gutxiago nabarituko balitzaie ezaugarri kultural desberdinak dituztela (ohitura erlijiosoak, emakume musulman batzuen zapia...).
Oztopo nagusia ez da beldurra, ezjakintasuna eta harreman falta baizik. Jatorri desberdineko pertsonek elkar ezagutzen dutenean eta harremana dutenean, mamu asko desagertzen dira, finean konturatzen garelako balio eta praktika asko partekatzen ditugula eta gehiago dela batzen gaituena bereizten gaituena baino. Harreman atsegin horiek oso onuragarriak dira denentzat. Beste arrisku handi bat "agrabioa" da; desabantailan dauden autoktono batzuk heltzen dira pentsatzera etorri berriak haien lehiakide zuzenak direla eta etorkinek dutela haien egoera eskasaren errua. Benetan ardura dutenengan fokua beharrean, "ilarako azkenen pertsonengan" jartzen dute, ez oso modu estrategikoan. Baina edozein modutan ere, sentimendu hori abisu bat da; oinarrizko ongizatea bermatu behar da herritar guztientzat, desabantailan daudenen egoera bereziki zainduz".
Gurasoentzako mezu batzuk ere emango ditu eguenean egingo duen hitzaldian; hona hemen:
- Gure seme-alabek gugandik entzuten duten diskurtsoa aniztasunaren inguruan positiboa izatea (eta ez estereotipatua eta mesfidantzan oinarritua).
- Umeen arteko harremanak sustatzea eskolatik kanpo (parkean elkarrekin jolastu, lagunak etxera ekarri, urtebetetzeetara gonbidatu...)
- Helduok ere harreman positiboak izateko beste jatorri batzuetako pertsonak...