Bederatzi jokalarirekin bukatu arren, puntu bat lortu du UDAk

Mireia Bikuña 2018ko mar. 25a, 20:12

Gol aukera asko, gol bakarra eta bi jokalari gutxiago. Horiek dira UDA-Real Union partiduak eman duenaren laburpena. Beste behin, aretxabaletarrei, asko kosta zaie gola sartzea, denboraldi guztian bezala. "Ez da normala daramagun dinamika. Taldea ondo lehiatzen da, baina emaitzek ez digute laguntzen. Bataz beste, sei gol aukera behar ditugu, gola sartzeko", esan du Iñigo Velez de Mendizabalek.

20. minuturako aurrera da Real Union markagailuan. Ordura arte etxekoak ziren nagusi zelaian, baina, erasoan hobeto asmatu dute kanpotarrek. UDAk gol aukera garbiak izan ditu lehen zatian, baina, azken jaurtiketak txarrak izan direlako edo atezainak geldiketa bikainak egin dituelako, ezin izan du berdinketa lortu bigarren zatira arte.

Markel Gordoak sartu du gola, arearen albo batetik ateratako falta erdiraketa bat buruz errematatu ostean. Une horretan, Piru baloi bila joan da zelai erdiko sakea azkar egiten aldera eta bultzakada bat eman dio Real Unioneko jokalari bati. Epaileak txartel gorria atera dio zuzenean.

Real Union ere hamarrekin

Bat gutxiagorekin ere, aukera izan dituzte aretxabaletarrek. Segituan, Real Unioneko jokalari bat egotzi du epaileak. Eta, hori gutxi balitz, UDAko jokalari Aitor Perezi txartel gorria erakutsi dio. "Alboko sakea egiteko baloi bila joan da Aitor. Real Unioneko jokalariak berotze ariketak egiten ziharduten, baloia hartu dute eta gure jokalaria berotu egin da", esan du entrenatzaileak. Bederatzirekin jokatu dute etxekoek azken ordu laurdena.

Orain, oporrak."Merezitakoak eta beharrezkoak dira, indar apur bat hartzeko. Apirilaren 8an, elurrarengatik atzeratutako partidua jokatu behar dugu Ordiziaren kontra", esan dute.

Bergara-Touring

Bergarak Erramu Zapatuan jokatu du Touringen kontra. 4-1 irabazi dute Mikel Juaristiren mutilak. Aurreko aste bukaeran Tolosaren kontra galdu ostean, etxeko bolada onari eutsi diote.

Aste Santuko eta Pazko asteko oporren ostean, Hondarribiaren bisita jasoko dute, Agorrosinen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak