42. minutuan sartu du lehen gola Tolosak. Gol psikologiko horietakoa. Bada, Mondra indartuta itzuli da bigarren zatian, eta lehia berdindu du. Minutu horietan berriro ere parekotasuna izan da nagusi. Baina, etxeko jokalari batek min hartuta zelaia utzi eta ordezko jokalaria sartu aurretik, bigarren gola sartu du Tolosak. Berriro, gol psikologikoa.
Mondrak ordez ez du amore eman eta berdinketaren bila jarraitu du. 81. minutuan, zuzeneko falta jaurtiketa batekin, hirugarren sartu dute tolosarrek. Eta, kolpe horri ezin izan dio buelta eman Mondrak. Are gehiago, 83. eta 86. minutuetan beste bi gol gehiago jaso ditu. "Azken hamar minutuetan ez gara ondo egon. Amore eman dugu eta zelaian ikusi da hori. Dena den, emaitza larregikoa dela uste dut", esan du Davilak.
Indarrez, justu samar
Bi asteko oporrak izango dituzte Ohorezko Erregional mailako taldeek. Baita Mondrak ere. Eta, biziki eskertuko du. "Justo samar heldu gara. Jokalari batzuk lesionatuta daude eta gustura hartuko ditugu oporrak. Jokalariek rekuperatu eta indartuta itzuliko gara ligako azken txanpari aurre egiteko", diote.