Aretxabaletako Guraso Foroak eta Murrukixo mendizale elkarteak, Eskoriatzako Makilla eskuen eta ibili basuen egitasmoarekin batera, urteko lehen mendi irteera egingo dute: Arlaban-Hiruerreketa-Atxorrotx.
Autobusez joango dira Leintz Gatzagara, Aretxabaletatik, 9:15ean irtenda (Azbeko geltokia). Familian egiteko mendi irteera da, eta umeek, derrigorrean, heldu baten laguntzarekin joan behar dutela gogorarazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.