Bilboko manifestaziora joateko hiru autobus antolatu dituzte Aretxabaletatik

Mirari Altube Arrese 2018ko urtarrilaren 8a

Prest Gaude leloarekin Sarek deituta zapatuan, urtarrilaren 13an, Bilbon egingo duten manifestaziorako hiru autobus antolatu dituzte. Izena emateko Urbaltz tabernara jo behar da, eta horretarako azken eguna hilaren 10a da, eguaztena.

Autobusek ordutegi ezberdina izango dute aukeran; hona hemen:

  • 11:15ean irten eta manifestazioa bukatutakoan itzuli.
  • 15:15ean irten eta manifestazioa bukatutakoan itzuli. 
  • 12:00etan irten eta goizaldeko 03:00etan itzuli; azken hau Ernaik antolatu du.
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak