Bideo-jokoak sortzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutzen

Txomin Madina Milikua 2017ko abe. 16a, 20:21

Jon Sanchezek gidatuta, bideo-jokoen inguruko tailerra egin dute gaur goizean Aretxabaletan. Unity izeneko programaren xehetasunak ezagutu dituzte tailerrean parte hartu dutenek.

Gidari ezin hobea izan dute gaur goizean Aretxabaletan egin duten bideo-jokoen inguruko tailerreko parte-hartzaileek: Jon Sanchez, 2016ko euskal  bideo-joko onenaren saria eroan zuen Dinasty Feud izenekoaren sortzaileetako bat.

Sanchezek Unity izeneko erremintaren nondik norakoak irakatsi ditu tailerrean: "Tresna hori erabilita jarraitu beharreko prozesua irakatsi diet, zein urrats eman behar diren, zeintzuk ez... Azaldu diet nola bideo-jokoak gezur bat diren, eta nola saiatzen garen gezur horretan istorio bat kontatzen edo zerbait dibertigarria egiten". Bilboko Digipenen espezializatu zen gazte aretxabaletarraren esanetan egun, mugikorrerako jokoekin, asko zabaldu da bideo-jokoen erabiltzaileen profila eta joko gehiago egotea aberasgarria da.

Euskal Herrian oraindik ere bideo-jokoen industria sendorik ez dagoela dio du Sanchezek, eta horrelako joko bat egiteko prozesuan hainbat diziplinak bat egiten dutela: "Bideo-jokoen industriak duen gauza polit bat da da teknologia eta artea batzen dituela, eta horren ondorioz, baita profil oso ezberdinetako jendea ere. Nire arloa programazioarena da: matematika asko behar da, ondo programatzen jakin behar da eta asko ikasi behar da. Baina jendeak zuk egindakoekin disfrutatzen ikusteak ez du ordainik". Dena den, argi utzi gura du jokoak egitak ez duela zerikusitik jokatzearekin: "Joko bat garatzen dabilena egun guztia jokatzen dabilela uste duena, oker dabil".

Ikasitakoarekin gustura

Tailerrean parte hartu dutenak gustura geratu dira ikasitakoarekin. "Tailerra bera ondo joan da; ea orain lagunekin bat egiten dudan lagunekin. Dena den, esan digu ez dela erraza eta ordu asko sartu behar direla", azaldu du Erik Hidalgok. Xabier Gomezek ere zentzu berean hitz egin du: "Oinarrizkoa ikasi dugu, asko gustatzen zaidan mundu honi buruz gehiago ikasteko interesgarria izan da". Yair Allendek, bere aldetik, esan du informatika ikasten ari dela, eta lan mundurako aukerak zabaltzeko modu bat izan dela tailerra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak