Klima aldaketari buruz jardun dute ikasleek alkatearekin

Mirari Altube Arrese 2017ko abe. 15a, 15:11
Kurtzebarri eskolako ikasleak alkatearekin elkartuta.

Orain dela hilabete batzuk egindako proposamenen erantzunak jaso dituzte Kurtzebarri eskolako gaztetxoek.

Klima aldaketa izan zuten lanerako gai iazko ikasturtean Kurtzebarri eskolako eta institutuko ikasleek Eskola Agenda 21 barruan, eta herriaren egoera hobetzeko proposamenak egin zizkieten udalbatzako kideei orain dela hilabete batzuk. Abenduaren 5ean proposamen horien jarraipen-bilera egin zuten Unai Elkoro alkatearekin. Proposamen bakoitzari erantzuna emateaz gain, ikasleekin solasean jardun zuen alkateak. Galderak egiteko aukera ere izan zuten Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako gaztetxoek.

Aurten ura eta ibaia izango dituzte aztergai, baliabide horren erabilera arduratsua sustatzeko. "Zein da urak jarraitzen duen bidea gure herrian? Zenbat litro behar ditugu egunero? Besteak beste galdera horiei erantzunez, uraren egoera bertatik bertara ezagutu eta iraunkortasunaren bidean aurrera egiteko urratsak emango dituzte gazteek", diote antolatzaileek. Maiatzera arte jardungo dute lanean, eta emaitzak osoko bilkura berezian aurkeztuko dituzte orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak