2016an, Aretxabaletan ateratako euskararen datuak aztertu ostean; datu orokorrei erreparatuz: euskara ezagutza maila: %63koa da, eta erabilera, berriz, %45,5ekoa.
Haurren presentziaren eragina, berriz, honakoa da: Haurrik ez badago, erabilera: %33, Haurrak badaude, erabilera: %60, Haurrek gurasoei: %71 eta Pausokako gurasoen ezagutza: %91,5.
Txapa berde eta horiak
Datu hauek ikusita, proba bat egin nahi dute gurasoen artean euskararen erabilera handitzeko. Dagoeneko, gainera, 140 guraso inguruk eman dute izena. Proba gauzatzeko, txapak banatuko dituzte. Hala azaldu du Aitor Lizarazu gurasoak: "Bi txapa mota daude; bata, berdea da. Txapa hau daramatenek, eusakaraz ulertzen duenarekin, euskaraz egiten saiatuko dira. Horia daramatenek, bestalde, esan nahi du: jendeak niri euskaraz egin, baina nik erabakiko dut euskaraz ala gazteleraz erantzun…".
Esperientzia pertsonala jasoz
Astebetez proba egin ostean, esperientzia pertsonala jasoko dute: "Orri bat bete beharko dute parte-hartzaileek, balorazio bat izateko. Zer moduzko esperientzia izan den jaso nahi dugu, zaila iruditu zaien, prest dauden dinamika honekin jarraitzeko… Hiru astetan egingo dugu, euskararen eguna den astera arte".
Gainera, aste horretan, azaroaren27tik abenduaren 3ra bitartean, neurketa txiki bat ere egingo dute hiru taldeak elkartuz, ia euskararen erabileran zerbait eragin duten ikusteko.